© 2015 Jolastek. 

Urola Erdian teknologia berriak metodologia kooperatiboetan lantzea helburu duen proiektua.

 

TEKNOLOGIA BERRIETAN ETA METODOLOGIA KOOPERATIBOAN OINARRITUTAKO TAILERRAK

Jolastek proiektuak, Urola Erdiko gaztetxoak teknologia berrietan trebatzea du xedea irakaskuntza metodologia kolaboratiboen bitartez.

 

Etorkizun hurbilean nahiz gaur egun jada gizarteak teknologia arloan eskatzen dituen gaitasunak lantzea helburu izanik, Jolastek proiektuak beregain hartzen du  belaunaldi berriei teknologia modu arduratsuan irakasteko erronka. Gauzatuko diren tailer ezberdinetan, robotika, programazio lengoaia edota 3D inprimagailuen inguruko teknologiak landuko dira. Kode irekian, euskaraz eta modu erabat praktikoan, "eginez ikasteko" aukera eskainiko zaie ikasleei, horretarako bereziki prestaturiko saioekin.

 

Ikastaroak, metodologia kooperatiboen eta arazoetan oinarritutako metodologien bitartez zuzenduko dira. Ikastaro guztian zehar ikaskideen elkarlana sustatuko da, hauek taldean lan egiteko beharrezkoak diren abileziak landu eta praktikan jarriko dituztelarik.

Teknologia berriak

 

Metodologia

kooperatiboa

+

Industrian, zientzian edota medikuntzan erabiltzen diren teknologien oinarriak landuko dira ikastaroan, hala nola, Robotikaren mundua ezagutzeko aukera izango da, elektronika abiapuntu hartu eta programazio lengoaiaren bitartez.

 

Hauek bideojokuen sorkuntzarako edo mugikor aplikazioak egiteko balioko dute beste erabilpen askoren artean.

 

Honez gain, hiru dimentsiotako inprimagamailuak ezagutu eta piezak sortzeko aukera izango da ordenagiluz lagunduriko diseinu programen bitartez.

Ikastaroak Proiektuetan Oinarrituriko Irakaskuntza (Project Based Learning) bidez garatuko dira, uneoro praktika ardatz hartuko da eta  "eginez ikasi" filosofia erabiliko da.

 

Lehen momentutik ikaslea ikasketa prozesuaren protagonista bilakatzea bilatuko da, metodologia kolaboratiboen bidez arazo errealei irtenbide teknologiko bat bilatzeko prozesuan zehar.

 

Ikasleak talde txikitan antolatuta egongo dira eta   taldearen ardura izango da erronkari modu kolektiboan erantzutea.

Ezagutu proiektua_

TALDELANA

SORMENA

         ADIMEN

KONPUTAZIONALA 

LOGIKA

IKASTAROAN LANTZEN DIREN GAITASUNAK